#2aFEM | AURREPARTIDUA J1: 'Debut' gogorra gure etxean Askartza Claret-en aurka

Neska Nazionalen 2. Mailako 1. jardunaldiari dagokion partidua jokatuko dute Navasket eta Askartza Claret-ek hurrengo igandean, 2020ko urriak 11-an arratsaldeko 18:00h Iruñeko Teresianas polikiroldegian.

7 hilabete eta gero, gure neskek partida ofizial bat jokatuko dute. Izen berri batekin, Navasket, polikiroldegi ezberdin batean -Teresianas- eta gaztetasun handiko talde batekin, Iruñarrak partidura ailegatzen dira aurre-denboraldi on bat burutu eta gero. Lagunarteko 2 partidu eta 5 saioetako entrenamendu asteak egin dituzte, nahiz eta konktaktu-entrenamenduak duela 3 aste hasi zituzten, besterik ez.

AURKARIA: Askartza Claret

Talde klaretianoa ligako arriskutsuenetariko bat da eta, dudaría gabe, Iruñera etorriko da gure nesken estreinua samintzeko asmoz. Aritz Duró entrenatzailearen eskuetan, Askartza Claret-eko neskek joko oso fisikoa egiten dute, abiadura askoz eta inbertsioak eta blokeoak askotan garrantzitsuak dira. Bera, gure nesken konzentrazioa partiduaren 40 minutuetan mantentzea ezinbestekoa izango da.

Ezbairik gabe, partidu oso zaila izango da Damián Blancok entrenatzen duen neskentza 2020-2021. denboraldiaren 'debut' egunean.