
¡Tu cesta no tiene productos!
Urte amaiera gero eta gertuago dago eta horregatik gure taldeek ekintza batzuk izango dituzte aurretik. Horietatik lehengoa larunbat honetan, azaroak 28-an, gure 4 taldeentzat ospatuko den Skills Challenge-a da, Nafarroako Saskibaloi Federazioak antolatutako froga pilotoa.
Aurreko urrian, gure klubak antolatu zuen Navasket Skills Challenge-ak izandako arrakasta ikusi eta gero Nafarroako Saskibaloi Federazioa gurekin kontaktuan jarri zen kluben arteko Skills Challenge froga piloto hau sortzeko.
Nafarroako Saskibaloi Federazioak antolatutako ekitaldia Liceo Monjardín Ikastetxeko kiroldegian izango da eta Liceo Monjardín bera, San Ignacio eta Navasket-ek parte hartuko dute hurrengo lau kategorietan: Mutilen Minia, Nesken Minia, Mutil-Nesken Infantila eta Nesken Kadetea.
Talde bakoitzak ikastetxeko pista batean parte hartuko du ekintza sortzen duten 4 aktibitateak egen arte: Run&Gun, Run&Pass eta Shooting Point (azkeneko hay two-ball eta jaurtiketa libreetan banatuko da).
Finkatutako ordena puntual-puntual egon behar da talde bakoitza polikiroldegiaren sarreran, izan ere desberdina izango da klub eta talde bakoitzerako. Navasket taldeen ortuegiak honako hauek dira:
Ezbairik gabe, albiste oso ona da berriro ere larunbat batean saskibaloiaz disfrutatu ahal izatea. ¡Goazen!