Navasket-ek galdu egin zuen Askartza Claret-en aurka (40-50) igandean, 2020ko urriaren 11an, Iruñeko Teresianas polikiroldegian jokatutako 2020-2021. denboraldiko lehen partiduan.
Partida hasieratik egon zen anotazio falta bi taldeetan, baina kanpotarrek saskiraketa gehio lortu zituzten lehen laurdeneko erdira ailegatzean. Gure nesken erreakzioa ailegatzen zen partidua berdintzeko laurden amaieran (9-9), baina bigarren laurdenaren hasierarekin, Bizkaitarrak saskiraketa oso errazak lortu zituzten etxeko taldeak puntuak lortzeko ezinarekin. Honekin, partiduaren atsedenaldira 9 puntuko desbantailarekin ailegatzen ziren gure neskak (17-26).
Aldageletatik igaro ondoren, gureak uztaia erraztasun gehiagorekin ikustea lortu zuten eta horrek, defentsan egindako hobekuntzarekin batera, hirugarren laurdeneko erdipuntuan, bakarrik 4 puntura (26-30) hurbiltzea ahalbidetu zigun. Baina une hartan, Askartzak 4-17ko partziala lortu zuen, jaurtiketa librean eta kanpoko jaurtiketan eraginkortasunari esker, partidu amaieratik 8 minutura (30-47). Navasketek ez zuen etsitzen eta baloi-abiadura handitzen zuen, baina uztaiarekin behin eta berriz topatzen zen nahiz eta, egia den, defentsako lana ona izaten jarraitzen zuen. 7 puntura murriztu zen bi taldeen arteko diferentzia (40-47), baina bisitarien hiruko batek amaiera eman zion partidari markagailuan 40-50a ezartzen.
Lanean jarraitzen dugu!!