Navasket-ek 'FNB Skills Challenge'-aren froga pilotoan parte hartuko du

Urte amaiera gero eta gertuago dago eta horregatik gure taldeek ekintza batzuk izango dituzte aurretik. Horietatik lehengoa larunbat honetan, azaroak 28-an, gure 4 taldeentzat ospatuko den Skills Challenge-a da, Nafarroako Saskibaloi Federazioak antolatutako froga pilotoa.

Aurreko urrian, gure klubak antolatu zuen Navasket Skills Challenge-ak izandako arrakasta ikusi eta gero Nafarroako Saskibaloi Federazioa gurekin kontaktuan jarri zen kluben arteko Skills Challenge froga piloto hau sortzeko.

SKILLS CHALLENGE | 3 klub eta 4 kategoria

Nafarroako Saskibaloi Federazioak antolatutako ekitaldia Liceo Monjardín Ikastetxeko kiroldegian izango da eta Liceo Monjardín bera, San Ignacio eta Navasket-ek parte hartuko dute hurrengo lau kategorietan: Mutilen Minia, Nesken Minia, Mutil-Nesken Infantila eta Nesken Kadetea.

Talde bakoitzak ikastetxeko pista batean parte hartuko du ekintza sortzen duten 4 aktibitateak egen arte: Run&Gun, Run&Pass eta Shooting Point (azkeneko hay two-ball eta jaurtiketa libreetan banatuko da).

ORDUTEGIAK | Puntual-puntualak izan

Finkatutako ordena puntual-puntual egon behar da talde bakoitza polikiroldegiaren sarreran, izan ere desberdina izango da klub eta talde bakoitzerako. Navasket taldeen ortuegiak honako hauek dira:

  • Mutilen Minia: 9:00h (hasiera 9:30h).
  • Nesken Minia: 10:00h (hasiera 10:30h).
  • Nesken Infantila: 11:00h (hasiera 11:30h).
  • Nesken Kadetea: 12:00h (hasiera 12:30h).

Ezbairik gabe, albiste oso ona da berriro ere larunbat batean saskibaloiaz disfrutatu ahal izatea. ¡Goazen!

Etiketak